Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Amezketa
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2008-07-24;Ohiko bilkura datorren asteartean egingo dute udaletxean

Ohiko bilkura datorren asteartean egingo dute udaletxean

Amezketa ðð Ur kontsortzioko hitzarmenaren eta arau berriztatzaileetako aldaketa txikiak egingo dituzte.

ERREDAKZIOA

Datorren asteartean, hilaren 29, hain zuzen, 20:30ean Amezketako Udaletxeko pleno aretoan ohiko bilkura irekia egingo dute. Bertan, besteak beste, Larraitz-bidearen ondoko eremuko urbanizaketa proiektuaren haserako onarpena izango da.

Arau berriztatzaileen aldaketa txikiak ere jorratuko dituzte, lanen adjudikazioa eta dirulaguntza eskaera ere eginez. Aste honetan egin diren batzordeetako bileretan jorratu dituzten gaiak ere landuko dituzte. Beraz, ohiko bilkuran 2008ko festetarako (Amezketa eta Ugarte) eta Kultur Asterako diru laguntzen onarpena kontuan hartuko dute.

Beste hainbat onarpen

Herriaren intereseko beste lau onarpen ere izango dituzte mahain gainean: EVE-Amezketako Udalaren artekoa, eguzki panelena, hain zuzen. Eguzki panelak jartzeko udal instalakuntzak erabiltzeko zesio-lagatze hitzarmena onartzea.

Tolosaldea Garatzeneko bazkide izateko estatutoak eta kapital ekarpenaren zenbatekoa onartzea ere kontuan izango dute. Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatu behar den hitzarmena ere onartuko dute ziurrenik.

Agenda

Antzerkia

Titirijai 2008
TOLOSA, - 2008-11-29

Erakusketak

'Errusiarako leihoa'
TOLOSA, Aranburu Jauregi - 2008-11-29

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.