Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Amezketa
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2008-07-19;Etzi eta etzidamu bi batzorde bilera izango dira iluntzean

Etzi eta etzidamu bi batzorde bilera izango dira iluntzean

Amezketa ðð Hirigintza-obretakoa eta kultura, gizarte ongizate eta ingurumenekoak izango dira bi bilerak 20:30ean.

ERREDAKZIOA

Datorren astean, Amezketako bi batzordetako bilera egingo dituzte: hirigintza-obretarakoa eta kultura, gizarte ongizate eta ingurumenekoa, hain zuzen. Oraingoan, lau bilera ezberdin egin beharrean bitan banatu dute dena. Astelehenean eta asteartean izango dira bi bilerak, beti bezala, 20:30ean, eta balioanitzeko gelan. Bilera hauek irekiak dira, eta herriko gaiez aritzen dira hauetan.

Hirigintzakoan Larraitz bideaz

Hirigintza-obretarako batzordea etzi bilduko da balioanitzeko gelan. Beti bezala 20:30ean izango da bilera irekia. Jorratuko dituzten gaiak hauek dira: Larraitz Bideko urbanizazioa, arau berriztatzaileen aldaketa puntualak, lanen adjudikazioa eta diru laguntza eskaera. Ondoren, obra txikiak eta hirigintza kontsultak ere egin ahal izango dira.

Asteartean kultura, gizarte ongizate eta ingurumenekoa

Kultura, gizarte ongizate eta ingurumena batzordea hurrengo egunean izango da, hau da, asteartean, ordu eta leku berean (balioanitzeko gelan 20:30ean). Kasu honetan eztabaidatu eta landuko dituzten gaiak jaien ingurukoa eta frontoien ingurukoa izango dira besteak beste.

Bartolome Deunaren jaietarako diru laguntza (abuztuaren hirugarren astean dira) eta egitarauari ere helduko diote, gauzak zehazten eta ixten joateko; Ugarteko jaietarako diru laguntzaz, Ergoneko frontoiaz, EVE Amezketako Udala, hau da; eguzki panelak jartzeko udal instalazioak erabiltzeko zesio-lagatze hitzarmena.

Ur kontsortzioarekin hitzarmena

Tolosaldea Garatzeneko bazkide izateko estatutuak eta kapital ekarpenen zenbatekoa onartu edo adostuko dute ere eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatu behar den hitzarmena ere izango dute hizpide. Bukatzeko, Amezketako herribideen inbentarioari jarritako errekurtsoa ikuskatuko dute bileran.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.