
Gutunak
Amezketan igandeko megafoniarekin
Igandeko HITZA egunkarian (2008-07-13), besteak beste, aipagai dira Amezketan jokatutako EHPKko eta Euskal Herriko Herriarteko pilota finalak. Horien harira, antolatzaileen izenan Xalton Zabalak esandakoak harrigarriak eta kezkagarriak iruditu zaizkigu.
Ez dugu eztabaida antzurik nahi, ez baita gure lan-prozedura. Soilik, herritarrek egia osoa jakin dezaten nahi dugu, eta hortik aurrera bakoitzak osa dezala gertaturikoaz bere iritzia.
Taldearen izenean Xaltonek egindako adierazpenen muina honetan labur daiteke: «...Udaletxeak megafonia gabe utzi gaitu... Goizean etorri ginenean mikrofonoa eta anplifikagailua falta ziren... Udalarekin hitz egiteko asmoa dugu... Gaizki hartu dugu, ez baikenuen espero inondik inora». Ò
Megafoniako tresneria aspaldidanik udaletxeko ganbaran dago eta gela horretako giltza zinegotzi guztiek daukate, denek.
Bestalde, pilota taldeko inork ez zion udal gorporazioko inori ezer eskatu. Megafonia behar duen guztiak eskatu egiten du, eta ondoren Udalak megafonia eskuratzen die, orain harte eskatu izan duzuenean hala izan da. Beraz, batetik, Udalak ez dizue zuei ezer ukatu, eta, bestetik, Udalak meganofoniarik gabe utzi zaituztela esatea gezur borobila eta interesatua da. Gainera, pilota-festako antolatzaile zaretenon ardurapean dago behar zenuten tresneria aurrez ikustea eta funtzionamendua egiaztatzea. Eta, noski, ohiko biltegian ez bazeuden zuoi eta ez beste inori zegokizuen udal ordezkarietako edonori horren berri ematea eta ustezko nahasmendua argitzea.
Gertaturikoa espero ez zenutenez, orain Udalarekin hitz egiteko asmoa omen duzue. Hori inoiz ez dago sobera, baina hori, batez ere, aurrez egin behar zenuten, eta ez ura pasata gero hasi presa egiten. Horrela, ziur egon, aurreztuko zen egun horretan 'ezusteak' sorturiko haserrealdia, eta horren ildotik egindako lekuz kanpoko eta gezurrezko aipuak.
Beraz, soil-soilik zeuonak diren hutsegiteak eta bere ondorioak ezin zaizkio hain arin eta hain merke udalari leporatu, ez behintzat borondate onez ari bazarete.
Amezketako Gobernu Batzordea. Amezketa.
Erakusketak
'Errusiarako leihoa'
TOLOSA, Aranburu Jauregi - 2008-11-29
Ikastaroak
Lorezaintzako proiektuak diseinatu, egin eta aurkeztea
ZIZURKIL, - 2008-10-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.