Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Amezketa
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2008-07-15;Erauskinek jarraituko du Joxean Tolosan

Erauskinek jarraituko du Joxean Tolosan

Amezketa ðð Eskualdeko Artola, Erauskin eta Beloki aritu dira asteburu honetan: Altzokoak 18-10 irabazi zion Punpari.

erredakzioa

Amezketan asteburu honetan ostiralez eta igandez jokatu dira XIX. Joxean Tolosa Txapelketako partida guztiak. Larunbatean, besteak beste, Herri Arteko Pilota Txapelketako final handiak jokatu ziren eta horregatik aldaketak eman ziren egutegian.

Hauek izan dira emaitzak: ostiralean, gazteen artean, Biain 18, Oiarzabal 11; Iraola (Valenciaren ordez) 11, Lertxundi 18. Nagusien artean, Agirre 12, Muguruza 18, eta Artola (Altzokoa) 1, Uharte 18.

Igandeko partidetan, berriz, lau partidetako emaitzak hauek izan ziren: gazteen artean Punpa 10, Erauskin (Altzokoa) 18; Alustiza 18, Mindegia 12. Beraz, eskualdeko Erauskin gero ere ariko da txapelketan, irabazi ondoren. Nagusien bi norgehiagoka izan ziren ondoren, eta honakoan amezketar bat aritu zen baina ez du aurrera egingo, galdu egin baitzuen 18-14 San Sebastianen kontra.

Esnaola eta Senaren artekoan gipuzkoarrak irabazi zuen 18-6. Beraz, irabazi duten guztiak beste batean ere ariko dira txapelketa honen baitan.

Hemendik aurrera larunbatero

Joxean Tolosa Txapelketako norgehiagokak larunbatero jokatuko dira hemendik aurrera, beti bezala. Batzuk arratsaldean, eta besteak 22:00ak aldera, hain zuzen.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.