
Amezketak EHPKko finalean hirutik bi kategoriatan lortu du txapela
Pilota ðð Euskal Herriko Herriarteko finala, berriz, Galdakaok irabazi du Baztanen aurka, txapela Bizkaira joan delarik.
naiara garzia
Atzo Amezketan Euskal Herriko Pilota Konfederazioko eta Herri Arteko Txapelketak jokatu zituzten. EHPKko finalak goizean izan ziren, eta Amezketak bi kategoriatan irabazi zuen. Euskal Herriko Herriarteko finalari dagokionez, arratsaldean jokatu zuten eta Galdakao gailendu zen Baztanen aurka.
EHPKko finalak hiru mailetan jokatu zituzten (benjamin, alebin eta infantiletan) eta bitan amezketarrek irabazi zuten. 5 taldek hartu zuten parte orohar, izan ere, Xalton Zabalak azaldu zuen bezala, Iparraldekoak ez ziren etorri, «ez baitzuten taldea osatzerik izan». Hauetaz gain, bizkaitarrek ere huts egin zuten, uztailean jada oporrak hartzen baitituzte. «Arabako taldea Amurrio eta Agurainen artean osatu zuten», dio Zabalak, «Nafarroakoa baztandarrek eta Gipuzkoakoa Arrasatek, Andoainek eta Amezketak» .
Benjaminetan Baztanek irabazi zuen Andoainen aurka (16-9), alebinetan Amezketak Amurrioren aurka (16-5) eta haur-kategorian ere Amezketak irabazi zuen Agurain aurka (16-8).
Finalak jokatu baino lehen, aurrena, Zabalak azaldu duen bezala, denak denen aurka aritu ziren, 12 tantora. «3 frontoi ezberdinetan jokatu dute: benjaminek Abaltzisketan, alebinek Ugarteko frontoian eta infantilek Larrunarrin». Abaltzisketan jokatzeko erabakia euria ari zuelako hartu zuten eta Ugarten jokatzekoa, eskolako frontoia pintatzen ari direlako eta oraindik amaitu gabe dagoelako. Denak denen aurka jokatu ondoren, 12:30ean finalak hasi ziren eta 14:15etan amaitu. «Benjaminen arteko norgehiagokak oso borrokatuak izan dira. Besteetan, berriz, Amezketak nahiko erraz irabazi du».
Bestalde, arratsaldean, Euskal Herriko Herriarteko Txapelketaren finala jokatu zuten, hau ere 3 mailetan: kadeteetan, jubeniletan eta nagusietan.
Euskal Herriko Herriartekoa
Finala Baztan eta Galdakaoren artean jokatu zuten. Bizkaitarrak irabazi zuten txapela, izan ere, hiru kategoriatan irabazi zuten: kadeteek 22-10 irabazi zuten, jubenilek, berriz, 22-15 eta nagusiek 22-20. Azkeneko partida borrokatuena izan zen eta baztandarrek galdu zuten arren, tanteo ona egitea lortu zuten.
Megafoniarik gabe
40 lagun inguru bildu ziren atzo Amezketako Larrunarri pilotalekuan, gutxi xamar. «Goizean askoz jende gehiago zen», dio Zabalak. «Lehenengo urtean ekaineko azkeneko astean egin genuen eta asko nabaritu zen, uztailean bizkaitarrek jai hartzen baitute. Autobusean eta guzti etorri ziren».
Eguerdian antolatzaileek bazkaria egin zuten, ze hutsune egon diren aztertzeko. «Hutsune nabarmenena megafoniarena izan da. Udaletxeak megafonia gabe utzi gaitu. Aurkezpenak egiteko eta sariak banatzeko erabiltzeko asmoa geneukan, eta goizean etorri garenean mikrofonoa eta anplifikagailua falta ziren». Zabalak azaldu duenez, Udalarekin hitz egiteko asmoa dute. «Urtebetean ez dugu erabili, azkenekoz joan den irailean erabili genuen. Gaizki hartu dugu, ez baikenuen espero inondik inora».
Erakusketak
'Errusiarako leihoa'
TOLOSA, Aranburu Jauregi - 2008-11-29
Deialdiak
Lizardiko eskopetarien afaria
TOLOSA, - 2008-11-15
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.