Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Amezketa
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2008-07-11;Joxean Tolosa Txapelketako partidak izango dira gaur eta etzi, Amezketan. Pilota õõ XIX. Txapelketa da aurtengoa; gaur, 21:00etatik aurrera izango dira partidak, gazte eta nagusien mailakoak.

Joxean Tolosa Txapelketako partidak izango dira gaur eta etzi, Amezketan

Pilota ðð XIX. Txapelketa da aurtengoa; gaur, 21:00etatik aurrera izango dira partidak, gazte eta nagusien mailakoak.

Erredakzioa

Joan den asteburuan hasitako XIX. Joxean Tolosa pilota txapelketaren bigarren jardunaldiak jokatuko dira asteburu honetan.

Hasteko, gaur, 21:00etatik aurrera, gazte eta nagusien mailako bina partida jokatuko dira. Horietatik bakarrean izango dira eskualdekoak lehian. Hala, laugarren partida, Altzoko Artola eta Berako Uharteren artekoa izango da.

Hurrengo partidak etzi jokatuko dira, 16:00etatik aurrera. Hemen ere lau norgehiagoka izango dira, gazte eta nagusien artekoak. Lehendabiziko partidan Iparraldeko Punpa eta Altzoko Erauskin aterako dira kantxara. Azkeneko jardunaldia berriz, Hernaniko San Sebastianek eta Amezketako Belokik jokatuko dute.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.