Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Amezketa
2008ko abenduak 3, Asteazkena

Inkestak

tolosa

TAO aparkatzeko sistemak Tolosan urte batzuk badaramatza. Sistema honen helburua kontuan izanik (jendeak kotxea gutxiago hartzea, besteen artean) somatu al duzu eragina?

Bai, auto gutxiago dabil.    Ez, auto gehiago ikusten da.    Egoerak berdin jarraitzen du.   

Jasotako botoak: 55

Bai, auto gutxiago dabil.
 
% 15
Ez, auto gehiago ikusten da.
 
% 18
Egoerak berdin jarraitzen du.
 
% 67

Jasotako mezuak:

7

tolosarra | 2008-12-02 13:28:15

Entzun dut kalean, biala bi norabidetakoa jartzera dihoaztela obrek irauten duten bitartean eta ez azken hilabete honetan egon den bezala. Bertan aparkatzen dugunok, TAO txartela dugunok alegia, Belateko aparkaleku berrian lekua izango dugula. Egia al da?? zinegotzi baten ideia omen. Eta hala bada, doakoa izango dugu,ezta?? Txartela ordaintzen dugu eta.

6

joseba | 2008-11-30 12:56:24

tolosan gertatzen dena lotsagarria iruditzen zait.zirkulazio zerga ordaintzen dugu,baita ere bertakoen txartela.non dago nere zergakin ordaindutako eskubidea?udaletxe honek ez du lotsarik.ni alde zaharrekoa naiz.norbait esango lidateke non demontre aparkatuko dudan? azkeneko hausnarketa sinestezina egiten zait.nola esan daiteke horrelako gauzak.pertsona hau ez da konturatu,gehinak kotxea behar dugula lantokira joateko.bera agian ez.eskatu kontuak instituzio publikoari garraio publikoak hobetzeko eta ez bota kulpak partikularrei. beste gauza bat: garajeak ez dira batere merkeak eta jendeak ezin ditu erosi,gainera ez daude denontzat (alde zaharrean behintzat)

5

2008-07-11 12:17:44

Espazio publikoa guztiona da. Kotxeak gauza partikularrak dira, jabetza pribatukoak. Zergatik kotxeei eman behar zaie lehentasuna beti? Norbaitek gauza bat bere jabetza pribaturako erosten duenean, kontuak atera behar ditu gauza hori non sartu behar duen, eta ez gainerakoei eskatu ea non utzi behar duen bere gauza; gainera eskubide bat balitz bezala. Inork ez dauka espazio publikoa beretzat bakarrik hartzeko eskubiderik eta, beraz, ordaindu dezala. Bestela, bere etxean edo terrenoan sar dezala kotxea.

4

Koxme Olasagasti | 2008-04-15 22:05:39

Arramelen aparkalekuarekin arazo larria dagoela gauza jakina da, bertako bizilagunak 2. mailakoak gara, bizilagunak ez dute lekurik aparkatzeko eta hori gutxi balitz, hamaika mespretxu pairatu beharra, larriena leku ezean aparkatzeko aunitz toki desagertarazi inora ez doan bidegorri batengatik, Voith-eko obretara zuzenean, zein motatako broma edo iseka da hau. Txantxa giro hontan bertako bizilagunak ez dugu TAO zerbitzua merezi eta edozein etor liteke aparkatzera (nola lekua soberan dugun), ZERGATIK TORTURA sistema hau Arrameleri (Txinatar Auzoari). Bestetik, Inauterietarako erabilitako konparsak hiruzpalau hilabete aparkaleku bat kenduz, eta bizilagunei aldiz multaz josi, errezeta bikaina, gastronomia bultzatzen ari garen hiri honetarako. Arkume, txuleta, arrautz, feriak, eta BIGARREN MAILAKO BIZILAGUNENTZAT TAO noiz? Gora Txinatar Auzoa

3

Euriakin kotxe gehio | 2008-04-05 14:15:18

gero eta kotxe gehiago dago ta! ez tolosan bakarrik, leku guztitan. Billabonan izan naiz duela gutxi ta nazka ematen zuen, Alegik ebai. Beste zerbait egin beharko litzeke: autobusak eta bidegorri gehio erabili, o perezaik ez euki euria eiten dun egun hoitan euritakoa ateatzeko!!!

2

Agurtzane | 2008-03-27 17:44:27

Tolosako herrian aparkatzeko dagoen egoera ONARTEZINA da. TAO txartela ordaindu "egin behar", bestela isuna berehala, gainera ordutegi komertzialean ia ez dago tokirik hirigunean, bestalde koska itzelez beterik zeharbide osoa, behin behineko aparkaleku lokaztuetan ere ordaindu beharra, ia Benta Haundi bidean doako aparkaleku "aldrebes" bat... Ez al zaizue iruditzen diru negozio kirastun baten aurrean gaudela herritarrok??????

1

Tolosarra | 2008-03-10 13:44:14

Egoerak berdin ez du jarraitzen, okerrago dago. Ordaindu egin behar da, baina aparkatzea lortzen badezu.(eta txartela ordainduta dutenak ere...) Tao herri osoan zabaldu dute, eta ondorioz zenbait auzotan gaizki gabiltza aparkatzeko, bertakoak izanda. NOIZKO TOLOSARRAK??? BERTAKOENGAN GEHIAGO PENTSATU BEHARKO LUKE ALKATEAK.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.