Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Amezketa
2008ko abuztuak 28, Osteguna

2008-07-09 | 16:08:44

Pilota

Larunbatean EHPKko finalak izango dira

Arratsaldean Galdakao eta Baztan ariko dira Herri Arteko Txapelketako Finaletan

Larunbatean Amezketako hiru pilotalekuetan Euskal Herriko Pilota Konfederazioko finalak (EHPK) jokatuko dituzte egun osoan zehar. Goizez 10:30ean hasita benjaminak, alebinak eta infantilak ariko dira. Amezketan Bizkaiko, Nafarroako, Arabako, Gipuzkoako eta azkenik Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherearen artean osatutako selekziokoak ariko dira. Denak denen kontra ariko dira eta 12:00etan onenen artean finala jokatuko dute. Partida hauek guztiak binaka izango dira.

Goizean zehar aurten ariko diren herriak Baztan, Gasteiz, Arrasate, Iparraldeko pilotariak, Andoain eta Amezketa dira.
Arratsaldean berriz, 16:30a inguruan Larrunarri pilotalekuan (plazaren ondokoan) Herriarteko hiru final jokatuko dira Galdakao eta Baztanen artean. Kadeteak, jubenilak eta nagusiak izango dira lehian. «Denak partida onak izango dira seguru», Xalton Zabala Zazpi-Itturri pilota eskolako zuzendari eta arduradunak.
Babeslea Egunez enpresa da eta bigarren urtez final hauek Amezketan egitea eskatu du. «Herria egokia da hiru frontoi ditugulako bertan. Besteren bat behar izanez gero, Ugartera joan gaitezke, eta bestela Abaltzisketara. Beraz, bi kilometrotan 5 pilotaleku izan ditzakegu behar izanez gero». Eguerdian bazkaria egingo dute antolatzaile nahiz babesleek, eta arratsaldeko finalen ondoren, berriz, afaria emango zaie finala jokatu dutenei, antolatzaileekin batera Harkaitzpen.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.