Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Amezketa
2008ko abuztuak 28, Osteguna

2008-06-07 | 16:58:49

ezbeharra

Mendizale bat hil da Balerdin amilduta

Buruan kolpe handia hartu du, eta helikopteroz jaso duten arren, hil egin da erietxera iristean

Mendizale bat, gizonezkoa, hil da gaur eguerdian Balerdin mendian, Amezketan, amildu eta larri zauritu eta gero. Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek agertu dutenez, 12:30an deitu dute Sos Deiak-era, Balerdin mendizale batek istripua izan duela esanez.

Ertzaintzako salbamendu taldeetako kideak helikopteroz joan dira esandako ingurura, eta mendizale taldea aurkitu ostean, zauritua jaso dute. Irrist egin eta erortzean buruan hartu ditu kolpe handiak, eta larri zauritu da. Ondorioz, helikopteroz erietxera eraman eta lasterrera hil da.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.