Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Amezketa
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Azken ordukoak

Sute batek kalte handiak eragin ditu Aralar paper fabrikan

2008-04-26 | 18:03:13

Sute batek kalte handiak eragin ditu Aralar paper fabrikan

Makina batek su hartu du, Bartolome Unaren auzoan dagoen enpresan

Ez du erantzunik

2008-04-25 | 18:21:41

Anjel Magoaren saioa

Zumadi eskolako frontoian egin du Anjelek saioa

Ez du erantzunik

2008-04-16 | 13:49:04

Zumadi eskolako frontoiaren eraberritze lanak lehiaketa ireki bidez esleitzeko baldintza pleguak onartu dituzte

Astelehenean eginiko ez ohiko bilkuran onartu zuten denen aldeko botoarekin

Kontratatzeko konpetentzia duen erakundeari, ondorengo erabaki hau hartzeko proposamena egiten zaio: 1) “Lehiaketa ireki bidez “Zumadi eskola publikoaren eremuan dagoen frontoiaren eraberritze lanak" deituriko proiektuaren lanak edo obrak kontratatzeko espedientea onartzea, 196.723 euroko aurrekontuarekin eta honekin batera administrazio-baldintza zehatzen agiria obrak lehiaketa ireki bidez kontratatzeko. 2) Adjudikatze prozedurari hasera ematea.

Ez du erantzunik

2008-03-13 | 14:46:37

Gaur aurkeztuko dute Amezketari buruzko bigarren liburua

20:00etan Amezketako udaletxeko goiko aretoan izango da herritarrentzat

Joxe Mari Otermin idazlea bera izango da bertan, eta Feli Etxeberria ere bai. Pintxoak izango dira gerturatzen diren guztientzat. Aurten egin duen liburuaren izenburua: "Amezketa, largo y tortuoso camino" da. Gazteleraz egin du, eta lehen liburuaren osagarria dela adierazi du idazleak.

Ez du erantzunik

2008-03-10 | 11:03:02

Amezketari buruzko bigarren liburuaren aurkezpena ostegunean

Jose Mari Otermin Urizberearen liburu berriaren aurkezpenean herritarrak gonbidatuta daude

20:00etan izango da Udaletxeko goiko ganbaran, "Amezketa, largo y tortuoso camino" liburuaren aurkezpena.

Ez du erantzunik

2008-03-06 | 18:23:03

Zazpi-Itturrik lor daitezkeen puntu kopuru gehiena lortu du V. Berria Txapelketan

Final laurdenetan ariko da Amezketako pilota eskola, hilaren 16an

Final-zortzirenetako azken jardunaldia jokatu da BERRIA Txapelketan, eta ez zen oraingoan ezustekorik izan. Zazpi Iturri eta Zugarralde zerrendaburuek ez zuten kale egin. Gipuzkoarrek Igorre kanporatu zuten haien frontoian (39 puntu), eta nafarrek Ezkarai Hernanin.

Ez du erantzunik

2008-02-03 | 12:45:53

Egun haizetsua izanda, txapel batzuk galdu dituzte Talai-Dantzan

Herriko 18 gazte aritu dira aurtengo igandeko egunean herriko dantza egiten

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.