Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Amezketa
2008ko abenduak 3, Asteazkena

2008-03-06 | 18:23:03

Pilota

Zazpi-Itturrik lor daitezkeen puntu kopuru gehiena lortu du V. Berria Txapelketan

Final laurdenetan ariko da Amezketako pilota eskola, hilaren 16an

Final-zortzirenetako azken jardunaldia jokatu da BERRIA Txapelketan, eta ez zen oraingoan ezustekorik izan. Zazpi Iturri eta Zugarralde zerrendaburuek ez zuten kale egin. Gipuzkoarrek Igorre kanporatu zuten haien frontoian (39 puntu), eta nafarrek Ezkarai Hernanin.

KADETEAK: Gallurralde-Arratibel 22
Gomez-Izurieta 11
GAZTEAK: Sukia-Arzelus 22
Arrese-Martin 12
NAGUSIAK: Elurbe-Legarreta 22
Atutxa-Lekue 16

"Kadete indartsuak dauzka" Zazpi Iturrik. Haiek ziren lehen partida irabazteko faboritoak, eta ez zuten hutsik egin. Ongi aritu ziren bi atzelariak, baina Arratibel Izurieta baino indartsuago. Aurreko koadroetan egon zen alde handiagoa. Asko arriskatu zuen Gomezek, baina ez zuen asmatu. Gallurraldek ederki baliatu zuen bere atzelariaren lana, eta 12 tanto egin zituen.

Gazteen partidak oreka gehiago izatea espero zen, baina hasieratik ikusi zen oreka gutxi izango zela han. Zazpi Iturrikoak "partidan oso sartuta irten ziren eta azkar hartu zuten aurrea". Hasi eta bukatu berdin aritu ziren irabazleak. Sukia eta Arrese aurrelariek lehia polita izan zuten, baina Sukiak etekin gehiagoa atera zion sakeari. "Onena", dena dela, "Arzelus izan zen".

Nagusien partida hasterako, gipuzkoarrek bazekiten tanto bakarra egitea nahikoa zutela kanporaketa gainditzeko. Bi zati nabarmen ezberdinak izan zituen lehiak: Igorrekoentzat izan zen lehenengoa -Lekueren jokoari esker 4-11 hasi ziren aurretik- eta Amezketakoentzat bigarrena -Legarreta pilota baztertzen hasi zen, eta Elurberi erasora jokatzeko aukera eman zion-.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.