
2008-06-11 | 11:50:40
Bihar (osteguna) balioanitzeko gelan Joe Simpsonen dokumentala
"La llamada del silencio" da eskalatzeari buruzko dokumental hunkigarri bezain gogorra
20:30ean izango da balioanitzeko gelan, Buruntzuntzi etxolako batzordeak antolatuta. "Tocando el vacio" izeneko dokumentalaren nolabaiteko jarraipena izango litzateke Joe Simpsonen biharko ikuskizuna.
2008-06-10 | 14:50:06
Ostegunean musika eskolako ikasleen emanaldia egingo dute
Ondoren merienda izango da
Musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute ostegunean 16:30ean, Zumadi eskolan bertan. Gitarra, panderoa, pianoa, trikitixa... entzun ahal izango dira. Ondoren, merienda izango da joaten direnentzat.
2008-06-07 | 16:58:49
Mendizale bat hil da Balerdin amilduta
Buruan kolpe handia hartu du, eta helikopteroz jaso duten arren, hil egin da erietxera iristean
2008-05-09 | 14:34:31
Gaur iluntzean, Herriarteko txapelketako norgehiagokak
Amezketa eta Azpeitia ariko dira aurrez aurre
21:00etan hasiko dira pilotalekuan eskuz Herriartek Pilota Txapelketako partidak jokatzen. Hiru izango dira denera.
2008-04-26 | 18:03:13
Sute batek kalte handiak eragin ditu Aralar paper fabrikan
Makina batek su hartu du, Bartolome Unaren auzoan dagoen enpresan
2008-04-25 | 18:21:41
Zumadi eskolako frontoian egin du Anjelek saioa
2008-04-16 | 13:49:04
Astelehenean eginiko ez ohiko bilkuran onartu zuten denen aldeko botoarekin
Kontratatzeko konpetentzia duen erakundeari, ondorengo erabaki hau hartzeko proposamena egiten zaio: 1) “Lehiaketa ireki bidez “Zumadi eskola publikoaren eremuan dagoen frontoiaren eraberritze lanak" deituriko proiektuaren lanak edo obrak kontratatzeko espedientea onartzea, 196.723 euroko aurrekontuarekin eta honekin batera administrazio-baldintza zehatzen agiria obrak lehiaketa ireki bidez kontratatzeko. 2) Adjudikatze prozedurari hasera ematea.
2008-03-13 | 14:46:37
Gaur aurkeztuko dute Amezketari buruzko bigarren liburua
20:00etan Amezketako udaletxeko goiko aretoan izango da herritarrentzat
Joxe Mari Otermin idazlea bera izango da bertan, eta Feli Etxeberria ere bai. Pintxoak izango dira gerturatzen diren guztientzat. Aurten egin duen liburuaren izenburua: "Amezketa, largo y tortuoso camino" da. Gazteleraz egin du, eta lehen liburuaren osagarria dela adierazi du idazleak.
Deialdiak
BECera autobusak Euskararen Egunean
TOLOSA, - 2008-11-15
Ikastaroak
Lorezaintzako proiektuak diseinatu, egin eta aurkeztea
ZIZURKIL, - 2008-10-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.