Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Amezketa
2008ko abenduak 3, Asteazkena

Azken ordukoak

2008-11-14 | 10:29:18

Epailearen aurrean deklaratu ostean Irati Mujika espetxean sartu dute

Astelehenean atxilotu zuten amezketarra Iruņerrian, beste bi gazterekin batera

Irati Mujikak inkomunikaturik jarraitzen du familiak azaldu duenez, ez baitiete berarekin egoten utzi espetxeratu dutenean. Irati Mujika, Oihan Ataun eta Mikel Beuntza astelehen gauean atzeman zituen Espainiako Poliziak eta inkomunikatuta deklaratu dute epailearen aurrean. Torturen kontrako protokoloa ukatu egin zien Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Segikoak izatea eta kale erasoak antolatzea leporatu die epaileak espetxeratzeko. Madrilgo Soto del Realeko kartzelara eraman dute.

3 erantzun

2008-11-13 | 12:10:39

Irati Mujikaren atxiloketaren harira ez ohiko bilkura egingo dute udaletxean

Udalbatza bihar, azaroak 14, 20:00etan elkartuko da

Amezketako Udalak jakinarazi duenez, ez ohiko bilkura egingo dute bihar, azaroak 14, 20:00etan udaletxeko bilkura aretoan. Bertan ondorengo mozioa mahairatuko da. Mozioa: "Herritar baten atxiloketa (Irati Mujika Larreta) eta inkomunikazio + torturaren salaketa".

Ez du erantzunik

2008-11-11 | 16:34:52

Kultur Hamabostaldiaren baitan, Umeen eguna

Kulkirekin jolasten ari dira frontoian

Ez du erantzunik

2008-11-11 | 10:00:25

Espainiako Polizia Nazionalak Irati Mujika amezketarra atxilotu du Iruņean

Fernando Grande Marlaskak agindutako sarekadan hiru gazte atxilotu dituzte

Gaur, asteartea, atxiloketak salatzeko bilkura egingo da Amezketan, 20:00etan. Bihar, asteazkena, "gazteen aurkako eraso berri hau" salatuko dute Tolosako Triangulon 19:00etan.

5 erantzun

2008-10-11 | 18:04:17

Antton Karrerak segituko du Gipuzkoako EBko koordinatzaile

Botoen %70 lortu ditu gaur. Duņike Agirrezabalagak, %29

Orain arteko ildoarekin segitu edo aldatu, horixe hautatu behar zuten gaur Gipuzkoako Ezker Batuko (EB) afiliatuek, VII. batzarrean, eta aurreneko ildoa babestu dute. Hau da, Antton Karreraren hautagaitza. Hura izan da azkeneko lau urtean ere Gipuzkoako EBko koordinatzaile, eta gaur botoen %70 lortu ditu.

Ez du erantzunik

2008-10-10 | 13:04:31

Bihar (larunbata) Ezker Batuko VII. Lurraldeko Batzordearen baitan zuzendaritza berria aukeratuko dute

Antton Karrera amezketarra eta Duņike Agirrezabalaga dira hautagaiak

Antton Karrera gaur egun Gipuzkoako Ezker Batuko koordinatzailea da. Biharko leloa "ezker euskalduna, federala, soziala eta errepublikarra" izango da. 124 delegatu izango dira bozkatzen.

Ez du erantzunik

2008-10-01 | 13:21:52

Ugarteko jaiak antolatu dituzte asteburu honetarako

3tik 5era bitartean iraungo dute Errosarioko amaren jaiek

Harri-jasotzaileak, musika, haurrentzako egitarau aproposa eta lehiaketa interesgarriak izango dira tartean.

Ez du erantzunik

2008-09-24 | 18:54:09

Imanol Altunak erremontea utzi egingo du

Galarretan jokatuko du azken partida, urriaren 4an

40 urteko erremontista handiak erremontea utzi egingo du. Azaroaren 1ean 21 urte beteko zituen profesionalen mailan amezketarrak. "Pena emango dit uzteak".

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.