Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Amezketa
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Azken ordukoak

2008-07-18 | 14:36:37

Gaur 22:00etan Joxean Tolosa Txapelketako partidak

Gazteak eta nagusiak ariko dira

Gazteak: Perosanz eta Erauskin (Altzo) Nagusiak: Azkarate eta Gorrotxategi Nagusiak: Senperena (Bidania) eta Ezkurdia

Ez du erantzunik

2008-07-09 | 16:08:44

Larunbatean EHPKko finalak izango dira

Arratsaldean Galdakao eta Baztan ariko dira Herri Arteko Txapelketako Finaletan

Larunbatean Amezketako hiru pilotalekuetan Euskal Herriko Pilota Konfederazioko finalak (EHPK) jokatuko dituzte egun osoan zehar. Goizez 10:30ean hasita benjaminak, alebinak eta infantilak ariko dira. Amezketan Bizkaiko, Nafarroako, Arabako, Gipuzkoako eta azkenik Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherearen artean osatutako selekziokoak ariko dira. Denak denen kontra ariko dira eta 12:00etan onenen artean finala jokatuko dute. Partida hauek guztiak binaka izango dira.

Ez du erantzunik

2008-07-02 | 17:37:24

XIX. Joxean Tolosa Pilota Txapelketa larunbatean hasiko da

16:30etik aurrera gazte eta nagusien arteko hiru partida jokatuko dituzte, eta 22:00etan beste hiru partida

16:30ean gazteen norgehiagoka bat eta nagusien arteko bi izango dira, eta 22:00etan gazteen arteko bi partida eta nagusien arteko bat. Azken honetan Aranburu zizurkildarra izango da Loiolaren kontra (Elgoibar).

Ez du erantzunik

2008-06-12 | 17:57:47

Zumadi eskolan, musika eskolakoen saioa

Gitarra eta ahotsa bateratuta, musika eskolakoen kurtso bukaerako jaialdian

Ez du erantzunik

2008-06-11 | 11:50:40

Bihar (osteguna) balioanitzeko gelan Joe Simpsonen dokumentala

"La llamada del silencio" da eskalatzeari buruzko dokumental hunkigarri bezain gogorra

20:30ean izango da balioanitzeko gelan, Buruntzuntzi etxolako batzordeak antolatuta. "Tocando el vacio" izeneko dokumentalaren nolabaiteko jarraipena izango litzateke Joe Simpsonen biharko ikuskizuna.

Ez du erantzunik

2008-06-10 | 14:50:06

Ostegunean musika eskolako ikasleen emanaldia egingo dute

Ondoren merienda izango da

Musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute ostegunean 16:30ean, Zumadi eskolan bertan. Gitarra, panderoa, pianoa, trikitixa... entzun ahal izango dira. Ondoren, merienda izango da joaten direnentzat.

Ez du erantzunik

2008-06-07 | 16:58:49

Mendizale bat hil da Balerdin amilduta

Buruan kolpe handia hartu du, eta helikopteroz jaso duten arren, hil egin da erietxera iristean

Ez du erantzunik

2008-05-09 | 14:34:31

Gaur iluntzean, Herriarteko txapelketako norgehiagokak

Amezketa eta Azpeitia ariko dira aurrez aurre

21:00etan hasiko dira pilotalekuan eskuz Herriartek Pilota Txapelketako partidak jokatzen. Hiru izango dira denera.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.